ELTXURI LUDOTEKAren esperientziak, ekintzen aniztasunak, zerbitzuak eta instalakuntzarik egokienak edukitzeak Donostiako Ludoteka osatuena izatea ekartzen du. Garraio publiko, auto edota oinez iristeko erreztasuna ere aldeko puntu bat da.

Donostiako izotz pista dagoen eraikuntzaren barne, eltxuri-k Gabonetako, Aste Santuko eta Udarako Ludotekak burutzen diren areto egonkor, zabal eta egokitu bat dauka. Gainera, udara garaian, izotza desagertu egiten da eta 1700 metro karratuko azalera bati lekua ematen dio, primerakoa eguraldi txarra egiten duen egunetan ekintzak burutu ahal izateko. Gainera, haurrek gurpil gainean patinatzen ikasteko erabiltzen duten espazioa da.

Ekintzak, arauak eta gomendioak

Egurats zabalean ekintzak, plastika tailerra, eskulanak eta pintura, pantaila erraldoian proiekzioak, jokoak, ahozko mintzamena, irteerak eta bisita hezitzaileak eskaintzen ditu, besteak beste, Ludotekak.

Haurrak adinaren arabera banatuak izango dira eta, gainera, jangela zerbitzu bat dago eskuragarri, Izotz Jauregiko kafetegian bertan. Ekintza guztiak esperientziadun eta trebatuak diren begiraleek zuzenduak izango dira, urtean zehar ehunka haurri ikastaroak ematen dizkietenak.

Izen-emateak

Txuri Urdin Izotz Jauregiko Harreran edo 943 464 404 telefonora deituz (posta elektronikoa recepcion@eltxuri.com).

  • Maiatzaren 31ra arte, astelehenetik igandera: 10:00 – 13:00 eta 16:00 – 19:00.
  • Elainaren 1etik aurrera, atelehenetik ostiralera: 09:00 – 13:00.

Prezioak

Ludoteka

100,00 Por bono
Ludoteka jangela zerbitzu gabe
07:45 – 13:30
Prezioa aste bakoitzeko
Buy

Jangela

40,00 Por bono
Ludoteka jangela zerbiztuarekin
07:45 – 15:30
Prezioa aste bakoitzeko
Buy
© 2016 Izotz Jauregia 99, S.L.