Ikastaro trinkoak, patinatze teknikaren hastapenerako, pausu garrantzitsuak dira, baina teknika hobetzeko ere balioko dute. Jarraipen pertsonalizatuaren bitarte atera iezaiozue probetxurik handiena izotzari!!!

Ekintza 3 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzendua dago (zapata taila minimoa 26 zbkia.) eta taldeak adina eta mailaren arabera osatuak izango dira. Gainera, ikastaroak era elebian zuzenduak izango dira.

Ikastaroari errendimendu handiena ateratzeko, eta hau amaitzean, haurra, dohain, patinatzen gera daiteke, nahi izanez gero, saioa amiatu arte.

Gomendioak

Ikastaroa egiteko ondorengoa eramatea gomendatzen dugu: bizikletako kaskoa (edukiz gero), galtza-zira, behatzezko artilezko eskularruak, jaka edo polarra, galtzerdi luzeak (finak eta arruntak) eta aldatzeko arropa, badaezpada, beharrezkoa izango balitz. Instalakuntzak haur bakoitzari kaskoa eta patinak utziko dizkio, bereak ekarri ezean.

Sarerra Arauak

Haur bakoitza, arduradun batez lagundua sartu ahal izango da patin alokairu gelara. Arduradunak haurra aldatu eta pistara eraman beharko du. Haurra pistan dagoela bere arduradunak kafetegitik jarrai ditzake ikastaroaren nondik-norakoak (harmailak itxita egongo dira eta pista perimetroa jenderik gabe egon behar du).

Izen emateak

Izen-emateak azaroaren 16tik aurrera, Txuri Urdin Izotz Jauregiko harreran egingo dira; astelehenetik ostegunera eta 09:00tatik 13:00etara eta 16:00tatik 18:30 tara; ostiraletan 09:00tatik 13:00tara eta 17:00tatik 20:00tara; larunbat eta igandetan 10:00tatik 13:00tara eta 16:00tatik 20:00tara. Ordainketa diruz edo txartelaren bidez egin ahal izango da.

Ordainketa egiten ez den bitartean ez da izen-emateak ez du baliorik izango. Behin izena emanda, ez da inolako itzulketarik egiten, zuzendaritzak aurkakoa erabaki ezean. Telefonoz ere egin ahal izango dira izen emateak, 943464404-ra deituz, eta transferentzia bidez ordaindu ahal izango da.

PREZIO ETA ORDUTEGIAK

Aste Santua

50,00 Bono bakoitzeko
  • Horario:
    10:00 – 11:00
    11:00 – 12:00

2017ko apirilaren 10etik 12ra.

Buy

Pazko Astea

65,00 Bono bakoitzeko
  • Horario:
    10:00 – 11:00
    11:00 – 12:00

2017ko apirilaren 18tik 21era.

Buy

2017/02/28ra arteko izen-emateetan %20ko deskontua. %10 deskontu gehigarria Txipi Txartelarekin.