Patinatu merkeago

Txuri Urdin Izotz Jauregiak aukera ezberdinak ematen dizkizu merkeago patinatu ahal izateko,
Txipi Txartela, Euro Bateko saioak, 2×1 deskontuak eta denboraldiko abonuen bitartez.

Denboraldia hirutan banatua dago:

Behe-denboraldia 2016/08/29tik 2016/09/30era eta 2017/04/04/24tik 207/05/31ra.
Denboraldi orokorra 2016/10/01tik 2016/12/16ra eta 2017/01/09tik 201/04/07ra.
Goi-denboraldia 2016/12/17tik 2017/01/08ra eta 2017/04/08tik 2017/04/23ra.

Txipi Txartela

Txipi Txartelak, 25,00 € balio duen deskontu txartel bat da 2017-ko abenduaren 31ra arte balioa duena. Honekin Txuri Urdin Izotz Jauregiko sarreran prezio bereziak edukiko dituzu, denboraldiaren arabera:

Behe-denboraldia Sarrera dohain astelehenetik ostiralera eta larunbat, igande eta jaiegun goizetan. Larunbat, igande, jaiegun eta zubietan arratsaldeetan sarrera 1,00 €..
Denboraldi orokorra Sarrera dohain astelehenetik ostiralera. Sarrera 1,00 €.
larunbat, igande eta jaiegun goizetan. Sarrera 2,00 € larunbat, igande eta jaiegun arratsaldeetan.
Goi-denboraldia Sarrera goizez 2,00 € eta arratsaldez 4,00 €, astelehenetik igandera.

DESKONTUAK LAGUNENTZAT (SARRERAN):

Txipi Txartela dutenek lagun bat ekarri ahal izango dute prezio murriztuan:

Behe-denboraldia 2,00 €.
Denboraldi orokorra 4,00 €.
Goi-denboraldia 5,50 €.

AKORDIOAK:

Txuri Urdin Izotz Jauregia abantailak lortzen saiatuko da beste ereakundeekin. Oraingoz McDonald’s-ekin lortu da, %10eko deskontua edukiko dutelarik Txipi txartelaren jabeek Bretxa et Urbil-eko jatetxeetan.