ELTXURI LUDOTEKAren esperientziak, ekintzen aniztasunak, zerbitzuak eta instalakuntzarik egokienak edukitzeak Donostiako Ludoteka osatuena izatea ekartzen du. Garraio publiko, auto edota oinez iristeko erreztasuna ere aldeko puntu bat da.

Data eta ordutegiak

Txandak ekainaren 26an hasiko dira eta irailaren 2ra arte luzatuko dira. ekintza 8tatik 13:30tara burutu ahal izango da edota, nahi izanez gero, 15:00ak arte. Ludotekaren beste aldeko puntu bat bere flexibilitatea da, 07:45tatik 09:00tara haurren harrera egiten delako.

Instalakuntzak

Donostiako izotz pista dagoen eraikuntzaren barne, eltxuri-k Gabonetako, Aste Santuko eta Udarako Ludotekak burutzen diren areto egonkor, zabal eta egokitu bat dauka. Gainera, udara garaian, izotza desagertu egiten da eta 1700 metro karratuko azalera bati lekua ematen dio, primerakoa eguraldi txarra egiten duen egunetan ekintzak burutu ahal izateko. Gainera, haurrek gurpil gainean patinatzen ikasteko erabiltzen duten espazioa da.

Ekintzak

Egurats zabalean ekintzak, plastika tailerra, eskulanak eta pintura, pantaila erraldoian proiekzioak, jokoak, ahozko mintzamena, irteerak eta bisita hezitzaileak eskaintzen ditu, besteak beste, Ludotekak.

Begirale trebatuak

Haurrak adinaren arabera banatuak izango dira eta, gainera, jangela zerbitzu bat dago eskuragarri, Izotz Jauregiko kafetegian bertan. Ekintza guztiak esperientziadun eta trebatuak diren begiraleek zuzenduak izango dira, urtean zehar ehunka haurri ikastaroak ematen dizkietenak.

Prezioak

Txanda bakoitzak 100,00€-ko prezioa du ludotekaren kasuan, 13:30ak arte, eta jangela zerbitzua, 15:00ak arte, 40,00 €-koa. Ludoteka-n kontratutako txanda kopuruaren arabera, %10-erainoko deskontu progresibo bat edukiko da. Gainera beste deskontu metagarri gehiago ere baditugu: maiatzaren 31ra arteko izen-emateak %30; TXIPI-TXARTELA %10; senitarteko kopurua %5 (famialiako hurrengo kide bakoitzeko hiru senitartekora arte).

Bezeroari arreta zerbitzua

Txuri Urdin Izotz Jauregian bertan edota 943 464 04 telefonora deituz. Maiatzaren 31ra arte, 10:00tatik 13:30tara eta 17:00tatik 19:00tara astelehenetik igandera. Ekainaren 1etik aurrera, 09:00tatik 13:00tara, astelehenetik ostiralera. E-posta bidez ere egin daiteke recepcion@eltxuri.com helbide elektronikora mezu bat bidaliz.

© 2016 Izotz Jauregia 99, S.L.