• ESKOLA KIROLA

GIZPUZKOAKO IKASTETXEAK

Nork har dezake parte?

LEHEN HEZKUNTZAKO 3. mailatik hasi eta Unibertsitateko irakaskuntza bitarteko ikasleek har dezakete parte, izena ikastetxearen bidez emanez gero.

Egunak:

Astelehenetik ostiralera. Irailaren 10etik maiatzaren 31ra.

Ordutegia:

Ordu eta erdiko saioak eskaintzen dira.
Astelehen, asteazken eta osteguna: 08:30 – 17:00.
Asteartea: 08:30 – 16:15.
Ostirala: 08:30 – 15:15.

Ekintzaren xedea:

Izotzarekin kontaktua + Klase teknikoa + Joko gidatuak + Saio librea

Lehenik eta behin lehen kontaktu bat izotzean (20 minutu); bigarrenik, ikastaro tekniko bat (20 minutu); ondoren, klaseari egokitutako joko gidatu batzuk (30 minutu); eta, azkenik, saio librea diskotekarekin (20 minutu).

TALDEAK ETA GIPUZKOATIK KANPOKO IKASTETXEAK

Egunak:

Astelehenetik ostiralera. Irailaren 10etik maiatzaren 31ra.

Ordutegia:

Bi orduko saioak eskaintzen dira.
Astelehen, asteazken eta osteguna: 08:30 – 17:00.
Asteartea: 08:30 – 16:15.
Ostirala: 08:30 – 15:15.

 

Ekintzaren xedea:

Izotzarekin kontaktua + Klase teknikoa + Joko gidatuak + Saio librea edo hockey partida Lehenik eta behin lehen kontaktu bat izotzean (30 minutu); bigarrenik, ikastaro tekniko bat (30 minutu); ondoren, klaseari egokitutako joko gidatu batzuk (30 minutu); eta, azkenik, saio librea diskotekarekin edo hockey partida (30 minutu).

 

Helburu orokorrak

Pertsonaren garapen osoa lortzea kirol-jolasaren bidez.
Kirol ohitura egokiak eskuratzea.
Gizarte eta harremanetako gaitasunak lantzea.
Arriskuko jolas-kiroletan segurtasuneko oinarrizko nozioak zeintzuk diren ikasleei erakustea.