eltxuri-k badauka bere APP-a. Deskargatu ezazu!!

Gure aplikazio berrian, beharrezkoa duzuen informazio guztia edukiko duzu: tarifak, eskaintzak, ordutegiak, urtebetetze ospakizunak, ludoteka, ikastaroak eta askoz gehiago.

Hemendik aurrera, gure "alerta" (ordutegi aldaketak, eskaintza bereziak, hockey partidak eta patinaje artistikoko ikuskizunak, Realaren partiduagatik Anoetara sarrrera mozte abixuak, etab.) guztiak aplikazioaren bitartez jakinaraziko ditugu, beraz behar-beharrezko erremintza bat izango da ohiko erabiltzailearentzat.

Gainera, datozen egunetan eskaintza berezia edukiko dugu APP-a jeitsita daukazuenontzat. Bost aldiz etorri eta sarrera bat gehiago dohain edukiko duzue. Eskatu harreran zigilua jartzeko zure APP-an.

OHARRA: Euskarazko bertsioa jeitsi ahal izateko, telefonoa hizkuntza horretan konfiguratua edukitzea beharrezkoa da; bestela, erdarazko bertsioa lortzeko aukera bakarrik egongo da.