HAURREI ZUZENDAUTAKO OSASUN NEURRIAK


Ondorengo instrukzioak jarraitu beharko dira:

Sintomak agertuz gero (eztula, sukarra, arnasa harzteko arazoak) extean geratu beharko dute haurrek eta harreta telefonora deitu intrukzioak jarraitzeko. Ludotekara ez da joan behar arnas infekzio sintoma iradokitzaileak badaude.

Tenperatura hartuko da sarreran eta irteeran.

Jardunaldi hasi aurretik eta amitzean eta atsedenaldi aurretik eta ondoren derrigorrezkoa izango da eskuak garbitzea.

Azazkalak moztuak eta zainduak eraman beharko dira, eraztun, pultsera, eskumutur erlojuak eta bestelako apaingarriak erabiltzea ekidingo delarik. Ile luzea motots batekin jasota eramango da.

Haurrek maskara eramango dute ekintzek berien arteko segurtasun neurriak ez badituzte bermatzen. Maskara etxetik ekarri beharko da.

Espazio ezberdinetan burututako ekintzen erregistroa eramango da ordu, data eta arduraduna adieraziz.

Uneoro pertsona bat egongo da haurrek ukitu edo/eta erabiltzen duten guztia desinfektatzen.

Protokoloek esaten duteneran arabera, materialak erabili aurretik eta ondoren desinfektatu. Material akuosoak ekidin.

Janaria elkarbanatu, ahoarekin gauzak hartu edo antzeko ekintzarik ez da egingo.

Ohiko arau eta abiapuntutzat, Osasun Ministerioak emandago gomendioak praktika egokien inguruan jarraituko dira, partehartzaileen arteko kutsatzea ekiditeko asmoz.

Garbitasun ohitura egokiak bultzatuko dira, adibidez, arropaz egunero aldatzea.

Kantinplora, motxilak, menajea, janaria, etab. Elkarbanatzea debekatua egongo da.

Partaide askoko ekintzak ekidin, hau da, partehartzaile/begirale ratioak mantendu taldeak nahastu gabe, ahal den neurrian.

 

SINTOMEN AURREAN JARDUKETA PROTOKOLOA ETA KUTSATZE JAKINARAZTEA


Instalakuntzan edo/eta ekintzak burutzen sintomaren bat agertuz gero, partehartzaileak ekintza bertan behera utzi beharko du koordinatzailea jakinaren gainean jarriz, halanola, aurretik ezarritako segurtasun distantzia eta neurriak mantenduz. Behin sintomak jakinaraziak, koordinatzaileak dagokion osasun zentroarekin hitz egin beharko du eta jarraibideak jaso, halanola, familiarekin egoerataz jakinaren gaiean egon daitezen.

Osasun zerbitzuek partehartzaile batek, ebaluaketa egin ondoren, gaixotasunarekin erlazioa duen sintomatologia dela eta isolamendua eskatuz gero, gurasoek 2 orduko epe maximoan jaso beharko dute haurra.

COVID-19a dela eta positiboren bat egonez gero osasun zerbitzuek emandako gomendioak jarraituko dira eta beraiekin koordinatuz jardungo da.

Ekintza gelditzea eta familiak abixatu. Familia eta tutoreei Ludoteca-n COVID-19 kasu positibo bat dagoela jakinaraziko zaie. Beste partehartzaile, begirale, langile inplikatu eta antolakuntza arduradunak ere jakinaren gainean jarri behar dira.

Osasun agintarien arauak jarraituz, ekintza bertan behera gera daiteke desinfektatze lanengatik behin behineko itxiera eginez. Hori dela eta, dagokion erakundearen irizpideak jarraituko duen protokolo bat jarraituko da, momentu horretan indarrean dagoen legeari jarraituz.

Haurren itzulera beraien etxeetara koordinatuko da.

Eraikuntzaren itxiera epe laburrean garbiketa/desinfekzio sakon bat egiteko.

 

Familia eta partehartzaileentzat aurreko gomendioak

UDA IN-LINE Ludotekan parte hartzeko, familia guztiek berme aitorpen bat onartu beharko dute, non haur guztien osasun egokia bermatzen den hasiera baino 14 egunetan, inolako eztul, sukar, neke edo aire faltarik ez duelarik eduki. Honetaz gain, sintomatologia hori eduki duen inorrekin ez dela egon ere aitortzen da.

Familia guztiei hartuko diren garbitasun eta osasun neurrietaz jakinaraziko zaie.

Partehartzaileren baten unitate familiarrean kutsatzeren bat egongo balitz, ekintza aurrera doala, berehala jakinarazi beharko da.