GIZPUZKOAKO IKASTETXEAK

 

Nork har dezake parte?

LEHEN HEZKUNTZAKO 3. mailatik hasi eta Unibertsitateko irakaskuntza bitarteko ikasleek har dezakete parte, izena ikastetxearen bidez emanez gero.

Egunak:

Astelehenetik ostiralera. Irailaren 10etik maiatzaren 31ra.

Ordutegia:

Ordu eta erdiko saioak eskaintzen dira.
Astelehen, asteazken eta osteguna: 08:30 – 17:00.
Asteartea: 08:30 – 16:15.
Ostirala: 08:30 – 15:15.

Ekintzaren xedea:

Izotzarekin kontaktua + Klase teknikoa + Joko gidatuak + Saio librea

Lehenik eta behin lehen kontaktu bat izotzean (20 minutu); bigarrenik, ikastaro tekniko bat (20 minutu); ondoren, klaseari egokitutako joko gidatu batzuk (30 minutu); eta, azkenik, saio librea diskotekarekin (20 minutu).

Helburu orokorrak

  • Pertsonaren garapen osoa lortzea kirol-jolasaren bidez.
  • Kirol ohitura egokiak eskuratzea.
  • Gizarte eta harremanetako gaitasunak lantzea.
  • Materialak eta instalazioak zaintzen ikastea.
  • Kirolaren eta kirol eragileen aurrean jarrera positiboa izaten ikastea.
  • Arriskuko jolas-kiroletan segurtasuneko oinarrizko nozioak zeintzuk diren ikasleei erakustea.

Helburu bereziak

  • Izotz gaineko irristaketaren oinarrizko teknikak ikastea.
  • Afektibitatate arazoak konpontzea (beldurra galtzea).
  • Izotz gaineko irristaketan dauden modalitateak ikasleei ezagutzera ematea.
  • Materiala zaintzeko oinarrizko teknikak ikastea.


Edukiak

  • Oreka eta irristaketa lantzeko ariketak
  • Aurreranzko irristaketaren oinarrizko teknika lantzeko ariketak.
  • Atzeranzko irristaketaren oinarrizko teknika lantzeko ariketak
  • Oinarrizko balaztatze teknikak lantzeko ariketak
  • Jolas egokituak

Instalazioa eta beharrezko materiala

Ekintzak Txuri-Urdineko instalazioetan egingo dira (Donostia).

Patinak eta jolaseko materiala instalazioko arduradunek jarriko dituzte.

Ikasleek ondorengoa eramatea gomendatzen dugu:

  • eskularruak.
  • galtzerdi pare bat jantzita eta beste bat aldatzeko.
  • aldatzeko arropa.

Irakasleak:

  • Denbora guztian zehar ikasleek Txuri-Urdin Izotz Jauregiko monitoreen laguntza izango dute. Dena den, ikastetxeak ere arduradun bat jarri beharko du, lan hauek betetzeko:
  • Harremanetan jarriko da Txuri-Urdin Izotz Jauregiko arduradunekin, egin nahi diren ekintzak zehaztu eta egunak eta orduak erabakitzeko.
  • Materiala banatzen hasi ahal izateko, ekintzari hasiera eman baino 15 minutu lehenago taldea bertan izango dela ziurtatuko du.
  • Ekintzaren kostea ordainduko die IKASLEENTZAKO IRRISTAKETA EKINTZAK programa betetzeko Txuri-Urdin Izotz Jauregian dauden arduradunei.
  • Instalazioetan dauden bitartean, ikasleen portaera egokiaz arduratuko da.

 

Prezioa:

4,50 euro partaide eta saio bakoitzeko (saio bat baino gehiago egitekotan kontsultatu deskontuak).