Izotz gaineko Patinaje Ikastaro Trinkoak Aste Santuan

Ikastaro trinkoak, patinatze teknikaren hastapenerako, pausu garrantzitsuak dira, baina teknika hobetzeko ere balioko dute. Jarraipen pertsonalizatuaren bitarte atera iezaiozue probetxurik handiena izotzari!!!

Ekintza 3 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzendua dago (zapata taila minimoa 26 zbkia.) eta taldeak adina eta mailaren arabera osatuak izango dira. Gainera, ikastaroak era elebian zuzenduak izango dira.

Ikastaroari errendimendu handiena ateratzeko, eta hau amaitzean, haurra, dohain, patinatzen gera daiteke, nahi izanez gero, saioa amiatu arte.

Gomendioak
Ikastaroa egiteko ondorengoa eramatea gomendatzen dugu: bizikletako kaskoa (edukiz gero), galtza-zira, behatzezko artilezko eskularruak, jaka edo polarra, galtzerdi luzeak (finak eta arruntak) eta aldatzeko arropa, badaezpada, beharrezkoa izango balitz. Instalakuntzak haur bakoitzari kaskoa eta patinak utziko dizkio, bereak ekarri ezean.

Sarerra Arauak
Haur bakoitza, arduradun batez lagundua sartu ahal izango da patin alokairu gelara. Arduradunak haurra aldatu eta pistara eraman beharko du. Haurra pistan dagoela bere arduradunak kafetegitik jarrai ditzake ikastaroaren nondik-norakoak (harmailak itxita egongo dira eta pista perimetroa jenderik gabe egon behar du).

Izen emateak
Izen-emateak azaroaren 16tik aurrera, Txuri Urdin Izotz Jauregiko harreran egingo dira; astelehenetik ostegunera eta 09:00tatik 13:00etara eta 16:00tatik 18:30 tara; ostiraletan 09:00tatik 13:00tara eta 17:00tatik 20:00tara; larunbat eta igandetan 10:00tatik 13:00tara eta 16:00tatik 20:00tara. Ordainketa diruz edo txartelaren bidez egin ahal izango da.

Ordainketa egiten ez den bitartean ez da izen-emateak ez du baliorik izango. Behin izena emanda, ez da inolako itzulketarik egiten, zuzendaritzak aurkakoa erabaki ezean. Telefonoz ere egin ahal izango dira izen emateak, 943464404-ra deituz, eta transferentzia bidez ordaindu ahal izango da.

Metodologia

Ikaskuntzak pertsonalizatuak dira, ikasle kopuru murriztuak eta bikoizturiko ordutegiak ditugulako. Modu honetan, talde bakoitzeko ikasle gutxiago edukitzea eta ordutegi aukera handiago bat eskaintzea lortzen dugu.

Ikastaroetan erabiltzen dugun metodologia, metodologia ludikoa, jokoen bitartez, eta patinajearen teknika beraren, ariketa espezifikoen bitartez, arteko konbinazio bat da; honela irakaskuntza esanguratsuaren erabilpenarekin proposatutako ariketei erantzuna bilatzen zaie.

Ziklo bakoitzean, begiraleek diseinaturiko proba espezifikoen bitartez, ikasle bakoitzaren aurrerapenak ebaluatuko dituzte, honela, haurraren aurrerapena ikusi ahal izango dutelarik. Ikastaroa amaitzean, begiraleek azken ebaluaketa egingo diete ikasleei hurrengo mailara pasatzeko prest dauden erabakiz.

IZEN EMATEAK
A) DENBORALDI OSOA.
Ordainketa zatikatua (helbideratua).
Irailaren 1ean eta azaroaren 30ean.
Ordainketa bakarra Transferentzia, eskudirutan edo txartela.
IBAN ES71 0081 4359 0300 0001027506

B) ZIKLO ASKEAK.
Ordainketa bakarra Transferentzia, eskudirutan edo txartela.
IBAN ES71 0081 4359 0300 0001027506

C) BERRITZEAK.
Bigarren ziklorako: 2018ko azaroaren 5etik aurrera.

2018-2019 denboraldia: 2018ko apirilaren 2tik 15era.
2018-2019 denboraldirako izen-emate irekia: apirilaren 16tik aurrera, denboraldi osorako soilik, eta uztailaren 1etik aurrera ziklo askeetan.
2018-2019 denboraldirako itxaron zerrenda: 2018ko abenduaren 1etik aurrera.