Aste Santuan

Aurreko urteetan egiten aritu garen bezalaxe, Aste Santuko oporraldian, 3 eta 12 urte bitarteko haurrak goizak primeran pasa ditzaten ekintza desberdinak antolatu ditugu.

Horretarako, ordu beteko izotz gaineko patinaje ikastaro trinkoak antolatu dizkiegu, edota, nahi izanez gero, gure begiraleekin gioiza pasa dezakete jolasean eta patinatzen ikasten.

Gabonak

Gabonetako oporraldia izotz gainean goza ezazu. 3 eta 12 urte bitartean badituzu, bi aukera ezberdin eta dibertigarri dituzu eltxuri-n:

Egunero ordu beteko Izotz gaineko Patinaje Ikastaro Trinkoak. Gabonetako Ludoteka, gure begiraleak ondoan dituztela, goiz guztia pasa dezakete jolasean eta patinatzen ikasten.