Gabonak

Aurreko urteetan bezala Gabonetako oporraldie-tan hainbat jarduera antolatu ditugu, 3 eta 12 urte bitarteko haurrentzat, goizak era dibertigarri batean igaro ahal izateko. Honetarako, ordu beteko izotz gaineko patinaje ikastaroak antolatu dizkiegu, edota, nahi izanez gero, gure begiraleak ondoan dituztela, goiz guztia pasa dezakete jolasean eta patinatzen ikasten.
Gabonetako ludotekan, haurrek ekintza ugari edukiko dituzte goizean zehar; besteak beste zinea, plastika eta eskulan tailerrak, betiko jokoak kalean nahiz instalakuntza barruan, ahozko mintzamena, ipuinaren ordua, margo tailerra joku libreak eta noski, izotz gaineko patinaje ikastaroa.
Haurrak taldeetan banatuak izango dira, adinaren arabera, eta ekintza elebidunak edukiko dituzte.
Ikastaro trinkoak, patinatze teknikaren hastapenerako, pausu garrantzitsua dira, baina teknika hobetzeko ere balioko dute.
Jarraipen pertsonalizatuaren bitartez atera iezaiozu probetxurik handiena izotzari.

Ludotekako ordutegiak:

Sarrera ordua 07:30tik 09:00etara. Jasotzeko ordua jangela gabe 13:00etatik 13:30etara. Jasotzeko ordua jangelarekin 14:30etatik 15:30etara.

Ludotekako Oharrak:

Hamaiketakoa etxetik ekarri behar dute eta arropa ikastaroa egiteko. Norberak bere materiala eduki ezean, instalakuntzak uzten ditu patinak eta kaskoa.

Ikastaro Trinkoetako Oharrak:

Ikastaroa hasi baino 15 minutu lehenago egon behar dira ikasleak aldatu eta abarretarako. Norberak bere materiala eduki ezean, instalakuntzak uzten ditu patinak eta kaskoa. Ondorengo arropa ekartzea gomendatzen dugu: galtza-zira edo aldatzeko galtza, polar edo lumadun txalekoa, galtzerdi luze eta finak (aldatzeko ere) eta behatzak sartzeko eskularruak. Ordua aukeratuz gero ezin izango da aldaketarik egin. Ikastaroaren ondoren ikaslea patinatzen geratu ahal izango da goizeko aisialdi patinaje saioa amaitu bitartea.

Izen-emateak:

2018/11/06tik aurrea lekurik ez egon arte (mugatuak). Astelehenetik ostegunera 09:00-13:00 eta 16:00-18:30. Ostirala 09:00-13:00 eta 17:00-20:00. Larunbat, igande eta jaiegunetan 10:00 – 13:00 eta 16:00 – 20:00.

Deskontuak:

%5eko deskontu metagarria TXIPI TXARTELA, bi aste edo bigarren senidearentzat