TALDEAK ETA GIPUZKOATIK KANPOKO IKASTETXEAK

 

Egunak:

Astelehenetik ostiralera. Irailaren 10etik maiatzaren 31ra.

 

Ordutegia:

Bi orduko saioak eskaintzen dira.

Astelehen, asteazken eta osteguna: 08:30 – 17:00.

Asteartea: 08:30 – 16:15.

Ostirala: 08:30 – 15:15.

 

Ekintzaren xedea:

Izotzarekin kontaktua + Klase teknikoa + Joko gidatuak + Saio librea edo hockey partida Lehenik eta behin lehen kontaktu bat izotzean (30 minutu); bigarrenik, ikastaro tekniko bat (30 minutu); ondoren, klaseari egokitutako joko gidatu batzuk (30 minutu); eta, azkenik, saio librea diskotekarekin edo hockey partida (30 minutu).

 

Helburu orokorrak

  • Pertsonaren garapen osoa lortzea kirol-jolasaren bidez.
  • Kirol ohitura egokiak eskuratzea.
  • Gizarte eta harremanetako gaitasunak lantzea.
  • Arriskuko jolas-kiroletan segurtasuneko oinarrizko nozioak zeintzuk diren ikasleei erakustea.

 

Helburu bereziak

  • Izotz gaineko irristaketaren oinarrizko teknikak ikastea.
  • Afektibitatate arazoak konpontzea (beldurra galtzea).
  • Izotz gaineko irristaketan dauden modalitateak ikasleei ezagutzera ematea.

Edukiak

  • Oreka eta irristaketa lantzeko ariketak
  • Aurreranzko irristaketaren oinarrizko teknika lantzeko ariketak.
  • Atzeranzko irristaketaren oinarrizko teknika lantzeko ariketak.
  • Oinarrizko balaztatze teknikak lantzeko ariketak.
  • Jolas egokituak.


Instalazioa eta beharrezko materiala

Ekintzak Txuri-Urdineko instalazioetan egingo dira (Donostia).

Patinak eta jolaseko materiala instalazioko arduradunek jarriko dituzte.

Erabiltzaileek ondorengoa eramatea gomendatzen dugu:

  • eskularruak.
  • galtzerdi pare bat jantzita eta beste bat aldatzeko.
  • aldatzeko arropa.

 

Irakasleak ikastetxeetako taldeetan:

Denbora guztian zehar ikasleek Txuri-Urdin Izotz Jauregiko monitoreen laguntza izango dute. Dena den, ikastetxeak ere arduradun bat jarri beharko du, lan hauek betetzeko:

  • Harremanetan jarriko da Txuri-Urdin Izotz Jauregiko arduradunekin, egin nahi diren ekintzak zehaztu eta egunak eta orduak erabakitzeko.
  • Materiala banatzen hasi ahal izateko, ekintzari hasiera eman baino 15 minutu lehenago taldea bertan izango dela ziurtatuko du.
  • Ekintzaren kostea ordainduko die Txuri-Urdin Izotz Jauregian dauden arduradunei.
  • Instalazioetan dauden bitartean, ikasleen portaera egokiaz arduratuko da.

 

Prezioa:

9,00 euro partaide eta saio bakoitzeko.

Honetaz gain, kafetegi zerbitzuaz gain ere galdetu daiteke lunch edo bazkari bat antolatzeko.