"patinatu merkeago"

Txipi txartela ateratu

Txipi Txartelak, 28,00 € balio duen deskontu txartel bat da 2019-ko abenduaren 31ra arte balioa duena. Honekin Txuri Urdin Izotz Jauregiko sarreran prezio bereziak edukiko dituzu, denboraldiaren arabera:

Behe-denboraldia:
2019/04/29tik 2019/05/31ra eta
2019/09/01tik 2019/09/30era
Sarrera dohain astelehenetik ostiralera eta larunbat, igande eta jaiegun goizetan. Larunbat, igande, jaiegun eta zubietan arratsaldeetan sarrera 1,00 €.
Denboraldi orokorra:
2019/01/07tik 2019/04/14ra eta
2019/10/01tik 2019/12/21era
Sarrera 0,50 € astelehenetik ostiralera. Sarrera 1,50 € larunbat, igande eta jaiegun goizetan. Sarrera 2,50 € larunbat, igande, jaiegun eta zubietan arratsaldeetan.

Goi-denboraldia:
2019/04/15tik 2019/04/28ra eta
2019/12/22tik 2019/12/31ra
Sarrera goizez 2,50 € eta arratsaldez 4,50 €, astelehenetik igandera.

DESKONTUAK LAGUNENTZAT (SARRERAN):



Txipi Txartela dutenek lagun bat ekarri ahal izango dute prezio murriztuan:

Behe-denboraldia *: 2,00 €.
Denboraldi orokorra *: 4,00 €.
Goi-denboraldia: 5,50 €.
* Goizeko eta ostiralerako saioetan prezio erdian.



URTEBETETZE OSPAKIZUNAK:


Txuri Urdin Izotz Jauregian ospatutako urtebetetzeetan %10eko deskontua 2019an.